Uda honetan sukaldaritza ikastaro bat egin nahi izanez gero, ez dago aukera txarra Basque Culinary Centerren. Zazpi ikastaro jarri dituzte aukera, batzuk motxak eta besteak luzeak, eta gusto edo interes zenbait kontuan hartuta. Postreak, sukalde tradizionala eta bangoardista nola elkartu, argazkilaritza eta sukaldea... Izenematea zabalik dago: bculinary.com
Aukera badago, hasiberrientzat eta profesionalentzat, bertako eta kapokoentzat, argazkilaritza, internet...
Bangoardia, jatetxeeetako postreetan
Nola aplikatuko genuke bangoardiako sukaldaritza jatetxeetako postreetan? Ekainaren 23tik 27ra.
Bangoardiako sukaldea, ikastaro praktikoa (hilabete)
Hilabete batean bangoardiako sukaldaritzara saltoa egin nahi duenak, ikastaro praktikoa dauka: ekainaren 30etik uztailaren 24ra.
Euskal Sukaldea: tradiziotik bangoardiara
Zer du Euskal Sukaldaritzak hain berezi egiten duena? Bost egunez erakutsiko dute prestatzen, euskal jatetxe bateko plater bat egunean. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra.
Argazkilaritza sukaldean, eta foodstylinga
Ez da gauza bera plater jateko prestatzea, edo ikusleari begitik sartzeko. Egun bateko ikastaroa, uztailaren 7an.
Googlen 1go azaldu nahi?
Zure negozioa nahi al duzu interneten goi xamarrean azaltzea? Uztailaren 8tik 9ra.
Tapak eta pintxoak (inglesez)
Pintxoetako kultura gero eta zabalduago dago. Sarrera bat egin nahi dutenentzat, lau egun: uztailaren 9tik 12ra.
Ardoa, zerbeza eta kokteleriaren ABCa...
Karta guztietan daude gaur egun ardoa, zerbeza eta koktelak. Zer hartu kontuan? uztailaren 15etik 18ra.