Pazko astean denbora pasa polita izango du Goiz Eguzkira inguratzen denak. Jubilatuen etxeak jakinarazi duenez, gaur, bihar eta ostiralean kaleko jokoak izango dituzte: toka, igel jokoa, dardoak, eta abar. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dute, eta urtero bezala, saribanaketa maiatzaren 1ean egingo dute, langilearen egunean.
Suances eta inguruetan, maiatzaren 9, 10 eta 11n
Goiz Eguzkiko kideak Suances inguruan ibiliko dira maiatzaren 9, 10 eta 11n. Lehendabiziko egunean, goizeko 09:00etan abiatuko dira. Arratsaldean Santander bisitatu dute. Bigarren egunean, goizean San Vicente de la Barquera eta Sopladoko kobak, eta arratsaldean Santillana del Mar. Hirugarren egunean, berriz Hernanirako bidea hartuko dute, eta Santuario de la virgen de la bien aparecida ikusiko dute honerakoan.
Biajera apuntatu nahi duenak, aste honetan dauka aukera, astelehena bitarte. Prezioa: pertsonako 157 euro, bi pertsonentzako logelan; pertsona batentzat suplementua, 30 euro. Plazen zozketa: maiatzak 5.