Udalak tamaina haundiko hondakinak bilduko ditu bi astean behin, eta herritarrek aukera daukate asteazkenetan etxean dituzten tresna horiek ateratzeko, aldez aurretik abisua emanda.
Zenbat altzari eta tresna pilatzen dira etxeetan, edo bodegetan, botako bai, eta nola karraiatu ez jakinda. Hernaniko Udalak bilketa zerbitzua jarri du aurten, eta bi astean behin egingo dute lan hori, herritarrak Garbigunera joan beharrik izan gabe.
Zer atera liteke?
Tamaina haundiko tresna eta altzarien barruan sartzen dira: mahaiak, sofak, armairuak, garbigailuak, frigorifikoak, telebistak eta abar. Ezingo dira atera, etxean egindako obren hondakinak.
Aldez aurretik abisatu egin behar da, Atez Ateko bulegoan, bestela isuna jarriko dute: 900 840 090.