Hernaniko Udalak XIX. Squash txapelketa antolatu du aurten. Parte hartu nahi duten herritarrek izena eman behar dute; ez da ezinbestekoa kiroldegiko bazkide izatea. Behar adina partehartzaile apuntatuko balira, bi txapelketa antolatuko lituzketela azaldu dute; bata gizonezkoena, eta bestea emakumezkoena. Izena emateko epea maiatzaren 4an bukatzen da. Informazio gehiagorako: 943 55 21 85.