Zer egingo zenuke motorrak errepidetik ateratzeko?

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 21a, 02:00

Udala proposamenak biltzen ari da ‘ziklobia@hernani.net’ helbidean. Ostiralera arte dago epea zabalik.

ZIKLOBIA antolatu dute ekai­naren 1ean, Donostia 2016 ekimenaren barruan. Her­nani, As­tigarraga, Martutene eta Do­nostia lotzen dituen errepidea itxita egongo da kotxe, moto, kamioi eta motorra duten beste ibilgailu guztientzat. Goizeko 10:00­etatik arratsaldeko 18:00­etara itxiko dute errepidea, eta ibilbide osoan zehar ikuskizun eta tailerrak izango dira. Hain zuzen, zer egin antolatzeko pro­posamenak biltzen ari dira.


Hernaniko Udalak bilera bat egin zuen hilabete hasieran he­rriko zenbait taldeekin, pro­po­sa­menak biltze aldera. He­rritarren proposamenak bil­tzea­ri ere, garrantzia eman na­hi izan dio Udalak, eta helbide elektroniko bat jarri dute horretarako: ziklobia@hernani. net. Pro­po­sa­menak bidaltzeko epea osti­ra­lera arte dago zabalik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!