Hamaika partidu jokoan, osteguna bitartean

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 21a, 02:00

Tilosetako pelotalekuan jokatuko dira partidu guztiak, iluntzean.

Joan den astetik jokoan da Tilos 7 pasa txapelketaren edizio jendetsuena. Maiatza er­dialdera bitartean, ligaxkako partiduak jokatuko dira, hiru mailatan. Astelehenetik ostegunera jokatzen dira partidu guztiak, ordutegi berean: 19:00, 19:45 eta 20:30etan; aste honetan, hamaika jokatuko dira. Ligaxka bukatuta, final zortzirenak jokatuko dira maiatza bukaerara arte. Final  laurden eta erdiak ekaina hasieran jokatuko dira. Eta final haundiak, ekainaren 13an.

ASTE HONETAKO PARTIDUAK
GAUR
19:00 Torero-Aritz/Mikel-Jon Ander
19:45 Kerejeta-Gurrutxaga/Josu-Joseba
20:30 Juarez-Erostarbe/Iturbe-Arozena

BIHAR
19:00 Jon-Xabier/Bittor-Andoni
19:45 Errasti-Esnaola/Legarreta-Legarreta

ASTEAZKENEAN
19:00 Ekaitz-Iñaki/Dani-Ander
19:45 Zabala-Arluziaga/Sagaseta-Beloki
20:30 Lujanbio-Lujanbio/Gaxi-Ibai

OSTEGUNEAN
19:00 Lazkano-Urdanpilleta/Murua-Arruti
19:45 Maitane-Uxue/Idoia-Iratxe
20:30 Jonkar-Nani/Iker-Julen

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!