Dena prest, olinpiaden sua pizteko!

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 21a, 02:00

Hogeita bi taldek hartuko dute parte aurten, Olinpiadetako hirugarren edizioan. Hamar proba egun izango dira aurten; aurrenekoa larunbatean bertan. Ostegunean bilera deitu dute, Gaztetxean.

0 gripeak kutsatuta hasiko di­ra larunbatean Hernaniko Gazte Olinpiadak. 22 talde ani­matu dira aurten, lagu­nar­­tean, euskara sustatu, ki­rola egin eta ondo pasa­tzera. Taldeak berrantolatu egin dira; beteranoak el­kar­tu, be­rriak sortu... Anto­latzaileak gustura dira: «au­rre­ko edi­zioetan baino talde gu­txia­go iza­teak ez du esan na­hi par­tehartzaile gutxiago daude­nik. Aurten gainera, lo­ka­le­tan ibiltzen diren gazteenga­na jo dugu eta koadrila as­ko animatu dira; pozik gaude»
Larunbatean hasi eta ekainaren 21a arte, 10 proba egun jarri dituzte. Aurreneko probak larunbatean izango dira; zehazki, hauek: pin­txadartea, O faktorea, ire­kiera ekitaldia, txaranga eta kontzertuak. Astez eta aste­bu­ruetan jokatuko dira pr­o­bak. Tradizioa bihurtu di­ren probik ez da faltako: Box­leya, Ereñotzuko eguna eta pa­tin lasterketa... Baina bat baino gehiago harrituta utzi­ko di­tuen probak ere antolatu di­tuz­te aurten: Hu­mor Ama­rillo saio mitikoa eka­rriko dute go­g­ora, besteak beste.

Bilerak, probak azaltzeko
Proba guztien antolaketak lan asko du atzetik, eta dena ondo atera dadin, bi­lerak antolatu dituzte ekainera bitartean; aurrenekoa, oste­gunean bertan. Bilera guztiak Gaztetxean izango dira, 19:30etan. Fetxak hauek dira: apirilak 24, maiatzak 14 eta 28, eta ekainak 11 eta 18.
Olinpiaden inguruko in­for­mazio gehiagorako edo sailkapenak begiratzeko her­nanikogazteasanblada.com.

EGUTEGIA
APIRILAK 26, larunbata
Pintxandartea Tilosetan: Taldearekin zerikusia duen estandartea eta pintxoak egin.
O faktorea: 2 minutu abileziak erakusteko.
Olinpiaden irekiera: ekitaldia, txaranga eta kontzertuak: Cajon Prieto, Metal Down eta Oi dek oi.

APIRILAK 30, asteazkena
Patin lasterketa: Lasterketa mitiko, klasiko eta berria.

MAIATZAK 8, osteguna
Kuadrigak: Erromatarren antzera, koadrilak herrian lantza, gezi eta abarrekin.

MAIATZAK 17, larunbata
Landaren egunpasa: Goizean munduko ginkana ikusgarriena eta bazkaria. Arratsaldean, joku erraldoiak.

MAIATZAK 18, igandea
Humor amarillo

MAIATZAK 22, osteguna
Boleibol partiduak

MAIATZAK 31, larunbata
boxley:Hernanin inoiz ikusitako haundiena, Ave Marian.

EKAINAK 5, osteguna
Pin pon ruleta eta ‘a capar’ saskibaloia

EKAINAK 14, larunbata
Joku sorpresak ereñotzun

EKAINAK 21, larunbata
Olinpiaden itxiera, bazkaria eta sari banaketa.


Gautxoriak 10
Borboitarrak 8
Hortzak Estutu 7
Lau Katu Karakolinpikoak 6
Pabo Rangers 4
Balletan Jarrai 3
Piztiak eta Ederrak 3
Salda parranda ta gero 3
Xatorkeitan 3
Putreak 2
Izenik Pe! 1
Brugalkaba 1
Ardi Galduak 1
Kamon Tutankamon 0
Mongi Nago 0
Upeliotarrak 0
Hernaniharrak 0
Pelotoia 0
Los Zetas Zero Zabor 0
Apatxeak 0
Olkis&mondejus 0
Inpernuko Larroxak 0

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!