Hernani tren berdean ezagutu nahi?

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 18a, 02:00

Hiru buelta egingo ditu tren berdeak gaur arratsaldean; aurrez txartela hartu behar da Turismo Bulegoan. ‘Hernani, erdi aroa eta sagardoa’ planean izena eman dutenek 10:15etan dute zita.

Aste Santuko jai egunak Hernanin pasatzea erabaki dutenek herriko historia eta txoko pribilegiatuak eza­gutzeko aukera ederra dute gaur. Udaleko Turismo Sai­letik bi plan proposatu dituzte debalde: bat goizean eta bestea arratsaldean.

Tren berdean, buelta
Bereziki umeei zuzendutako plana da, arratsalderako pro­­­posatu dutena: tren Ber­dea hartu eta Hernanin ba­rrena buelta egitea. 23 mi­nutu inguruko buelta dela azal­du dute, «paseo polita herriko txokoak ikusi edo ezagutzeko».

Hiru buelta egintgo ditu trenak: 16:45etan eta 17:45­etan euskeraz emango di­tuzte azalpenak; eta 17:15­etan, gaztelaniaz.
Ibilbidea debalde egiteko aukera jarri badute ere, tren berdera igo aurretik txartela hartu behar dela gogorarazi dute; Turismo bulegoan banatuko dituzte.

Sagardoa eta historia,
beste plana

Hernani, erdi aroa eta sa­gar­doa da goizerako Turismo Bulegoak gaurko pro­po­satutako beste plana. His­to­riak eta sagar­doak bat egiten dute pakete honetan: bisita gidatua er­digunean, tren berdea sagar­dotegietara eta sagardo das­taketa.
Plana debalde bada ere, parte hartzeko aurrez eman behar zen izena. Apuntatu direnek 10:15etan dute zita, Biteriko turismo gunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!