EHUk laguntza eman dio ikasle talde bati, liztorraren feromona bilatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 20a, 02:00

Julian Urkiola eta Agustin Zabala hernaniarren erlategietan azterketak egingo dituzte, eta baita Oiartzungo beste erlategi batean ere. Urkiolak dio, luze iraungo duela liztor asiatikoaren kontrako borrokak.

EHUko ikasle talde bat Her­nanin ariko da ikerketa lan bat egiten, liztor asiatikoaren (Ves­pa velutina) fero­mo­na bilatu nahian. Ju­lian Urkio­la­ren eta Agustin Zaba­laren er­la­tegietan egingo dute ikerketa, udazken aldean ha­sita. EHUk diruz lagunduko du azterketa, urte bat baino gehiago iraungo duena. EHUko ikasle baten tesia da, eta talde bat osoa ariko da lanean.
Hernaniko Kronika Urkio­la­rekin bildu da. Erlezainen El­kar­teko Lehendakaria pozik dago ikerketa hau dela-eta, baina hala ere, gauzak lasai hartu behar direla dio, borroka honek luze iraungo omen duelako.

«Bide berriak probatu behar ditugu, baina errezeloa daukat luzerako joango dela borroka hau»

Neiker eta EHU, feromonaren bila
Feromona bat bilatzea da erre­mediorik onena, itxura denez. Horretan ari da Neiker azken ur­teetan, eta orain EHUk ere bide berari heldu dio. «Helburua ber­dina da, baina uste dut metodoa aldatu egingo dutela».
Helburua, feromona lortu, eta hortik likido bat sortzea da,  Vespa velutina bakarrik eraka­rriko duena. «Bakarrik» horri berebiziko garrantzia ematen dio Urkiolak. Berak dioenez, selektiboa izan behar du, bes­telako intsektuak erakarri­ko ez dituena. «Guk ez dugu ezer beste zomorroen kontra. Txi­me­letak, elbiak, erleak, bertako liztorrak... horiek onak dira, eta gainera agente polinizatzaile gisan estimatu egin behar dira. Zerbait behar dugu liztor asia­tikoa bakarrik erakarriko due­na, selektiboa, beste intsektuak pakean utziko dituena».
Eta hori oso zaila da. EHUko taldeak ikerketa bide berri batetik planteatu du. Ikusi egin beharko da emaitza.

«Zerbait behar dugu liztor hau bakarrik erakarriko duena, selektiboa, beste intsektuak pakean utzita»

Hainbat faktore, erremedioa luzatu dezaketenak
«Bide berriak probatu behar ditugu, baina errezeloa daukat luzerako joango dela borroka hau», dio Urkiolak. Hainbat arrazoi ditu erlezainen lehen­da­kariak hori esateko. «Lehe­nengo, feromona hori bilatu egin behar da, eta gero, fero­mona hori sintetizatu, guk erabili ahal izateko. Horrek beste hainbeste denbora eskatu lezake. Enpresaren batek hori lortzen badu, errentablea bada soilik aterako du merkatura...». Frantsesek urte asko daramaz­kite liztorra ikertzen, eta orain­dik emaitzarik ez izatea esan­guratsua da Urkiolarentzat. «Po­sible da feromona hori lortu izatea, baina oraindik ez dute merkaturatu ezer».

«Erlezain kopurua %5 jaitsi zen
2012-13 kanpainan. Ikusi egin behar hemendik aurrera zer gertatzen den»

Erlezain kopurua behera
Pixkanaka, erle­zain kopurua be­hera dijoa. Gipuz­koako El­kar­teak 500 bazkide inguru ditu, eta 2012-13 kanpai­nan %5 jaitsi omen zen kopu­rua. Hala dio Urkiolak, «bajak eta altak kontuan izanda, %5 jaitsi zen erlezain kopurua. Ikusi egin behar he­mendik aurrera zer gertatzen den». Urte txarrena 2012a izan zen. Erlezain askok erleen %40 galdu zuen, eta dena galduta­koak era baziren. Panorama ikusita, askok utzi egin dituzte erleak, erremedio baten zain. Kezkatuta dago lehendakaria, «adineko erle­zain asko dago, eta nere kezka da, erremedioa bilatzen badu­gu ere, gero ez direla horiek be­rriz erlezaintzan hasiko».

Espero ez ziren albiste onak
Dena ez da txarra ordea. Espe­ro ez zena gertatu zen iaz, eta neurri haundi batean, egu­ral­diaren kulpaz. Liztor asia­ti­koak egur batean esnatu ziren udaberrian, baina mar­txotik ekainera euria egin zuen, eta horrek sekulako mei­la egin zion. «Erlearentzat ere ez zen urte ona izan, hori egia da, baina liztorrari ere iaz paliza haundia eman zion egural­diak. Udazkenean oso gutxi azaldu ziren, eta aurten ere gutxiago azaltzen ari dira», dio Urkiolak. Berak guz­tira
64 liztor harrapatu ditu uda­berrian, eta Hernaniko beste erlazainak ere neurri horre­tan ari dira.
Beste datu esanguratsu bat izan litekeena: liztor asiatikoa (Vespa velutina) orain dela hi­labete eta erdi inguru hasi omen zen ateratzen, eta mar­txo bukaerako euriek bete be­tean harrapatu dute. Horre­la­korik ez zaio gertatu ber­tako liztorrari (Vespa crabro). Ber­ta­ko liztorra oraintxe hasi da ateratzen, zer eguraldi egingo zuen tankera emanda bezala. Eguraldia izan ote liteke kan­poko liztorraren etsairik txa­rre­na? Ikusteko dago.

«Iaz eguraldiak paliza haundia eman zion liztorrari. Aurten gutxiago azaltzen ari dira»

Penintsulan zabaltzen
Bitartean, Vespa velutina za­baldu eta zabaldu ari da. Ikus­garria da ze nolako abiaduran konkistatu duen Europa. 2005 inguruan sartu zen Frantzian, 2010ean penintsulan, eta 2014­rako Galizia, Portugal, Kata­lunia eta abarrera iritsi da. Ur­kiolak 2011n esan zion Kro­ni­kari, errezeloa zuela liztor hau geratzeko etorri ote zen, eta hala dirudi zabalkundea iku­si­ta, «2010ean sartu zen penin­tsulan, eta dagoeneko za­baldu da Galizia eta Por­tu­galeraino, eta Pirineoetan Ka­ta­­lunia­raino. Bueno, garbi esa­teko, Kataluniara Olot-etik sartu da, eta orain Pirineoen lerroan behetik gora dator, Nafarroatik goitik behera dijoan bezala. Laister biek bat egingo dute, iada egin ez badute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!