Hiru dimentsiotako inpresora gertutik ezagutzen...

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 18a, 02:00

Batxilergoko ikasleak 3D inpresora ari dira garatzen teknologia klasean. Alde praktikoa lantze aldera, bi tailerretan hartu dute parte.

Hernani Institutuan teoriari bezainbesteko garrantzia ema­­­­ten diote praktikari. Ba­txilergoko 1go mailako ikasleak 3D inprimagailua gara­tzen ari dira Teknologiako klasean. Irakasleen esanetan, helburua da, ikasgaian garatu be­har diren gaiak modu praktikoan ere lantzea «hortik inpresora propioa garatzearen ideia».

Adituekin harremanetan
Institututik haratago, praktika horiek garatze aldera, hainbat tailerretan ari dira parte har­tzen ikasleak. Orain gutxi Jose Antonio Lozano  adituarekin biltzeko aukera izan zuten Informatika Fakultatean; Elhu­yarrek antolatzen duen Zien­tzia Azokaren harira.

Ikasleentzat interesanteena izan da, klasean garatutako hainbat pieza 3D inpresoran inprimatu ahal izatea. Martxan ikusi dute, eman ditzakeen akatsak aztertu dituzte...

Oraingo honetan berriz, Ikaskidetza Sarearekin jarri dira harremanetan, eta Hirikilabs programaren ba­rruan, formakuntza tailer bat antolatu dute. Bertan adituen azalpenak jaso dituzte: 3D inprimagailuaren nondik no­rakoak ezagutu dituzte, eta tartean, funtzionamendua eta martxan ikusteko aukera izan dute. Egindako praktika guztien artean, ikasleentzat interesgarriena izan da, klasean egindako lanak inprimatu ahal izatea: «klasean diseinatutako hainbat pieza inprimatu dituzte. Inpresorak, eman ditzakeen arazoak aztertu dituzte... oso interesgarria izan da. Tailer honen esperientzia pilota izan gara» 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!