Oporretan etxeko segurtasuna hobetzeko, aholkuak

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 17a, 02:00

ASTE Santuan, udan, zubi luzeetan... urtean badira zenbait garai, etxetik kanpo egun batzuk pasatzeko aproposak izaten direnak. Egun horietan etxeko segurtasuna hobetzeko, eta bide batez, lapurretak saihesteko aholkuak eman ditu Eusko Jaurlaritzako Se­gurtasun Sailak, Kronikara bidalitako oharrean. Diote, «gogoratu, prebentzioak arris­­kuak eta ezbeharrak saihesten ditu».
Lehenengo aholkua da, ahal izanez gero, etxe eta garajeetan ate egokiak jar­tzea, blindatutakoak eta ate-marko sendokoak badira, hobe. Etxeko atea ondo isteak duen garrantzia ere azpimarratu dute. Etxetik ateratzean atea ondo itxi izana ziurta­tzea da gomendioetako bat; bestea, barruan egon arren, atea ixtea, bai giltzaz eta baita krisketa edo pestilloarekin ere. Tinbreak jotzen duenean, bes­te aldean dagoena ezeza­gu­na bada, ez irekitzea go­men­datu dute: ez etxeko atea, ezta  atezain automatikoa ere. Pos­tontzia portaletik kanpo egotea komenigarriagoa dela dio­te. Etxeko fatxadak konpontzen ari direnean, adi egotea inportantea dela ere gogoratu dute: «erne andamioekin. Zaindu etxeko leiho eta balkoiak, eta kanpotik ez irekitzeko segurtasun sistemak jarri».

«Gaizkileei ez egin aurre»
Behin etxera itzulita, ba­rruan norbait dagoela konturatuz gero, ez zaiola aurre egin be­har gogoratu dute: «ez egin aurre, jar zaitez babesean eta Ertzaintzari deitu». Eta nahiz eta lapurrik egon ez, lapurreta egin dutela konturatuz gero, ezer ez ukitzeko eskatu dute, eta Ertzaintzari berehala dei­tzeko. Telefonoa: 112.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!