«Orain da garai onena kabiak suntsitzeko»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 20a, 02:00

Hernaniko Udalak protokoloa martxan jarria dauka liztor asiatikoaren kabiak kentzeko. Kronikari adierazi diotenez, oraintxe da errazena liztor kabiak suntsitzea, erreginak bakarrik ari direlako kabiak egiten, eta kabi primarioak edo txikiak direlako. Hiru kabi klase egiten dituzte liztorrek: primarioak, sekundarioak, eta  hirugarren mailakoak. Erregi­na bat hasi, kabi txiki bat egin, eta hortik langileak ateratzen ditu. Langile gutxi horiek biga­rren kabia egingo dute, eta hortik ateratzen diren langile guztiek hirugarrena, haundie­na, udazkenean ikusten diren horietakoa.
Norbaitek kabi txikiren bat ikusten badu, Udaltzaingora kaso egin behar du: 092.
Hernaniko Babes Zibiletik adierazi dutenez, aurten oso liztor gutxi ari dira jasotzen. Bertakoak ia bat ere ez, orain dela gutxi arte. Kanpokoak ere iazko aldean, gutxi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!