Ikastaroak eta teknologia berriei buruzko zerbitzuak debalde eskaintzen ditu KZ Gunea sareak. Internet erabiltzen ikasteko edo nabigatzeko behar diren instalazioak ditu KZ Guneak; Hernanin, Biteri kultur etxean dute egoitza.
Ikastaroak, orduka
Maiatzerako proposamena egin dute, eta orduka, bost ikastaro egiteko aukera izango da. Ikastaroak egin ahal izateko izena eman behar da 943 023 650 telefonora deituta edo Biteritik pasata. Software librea ikastaroan erakutsiko dute zeintzuk diren baldintzak, baimen motak, abantaila eta desabantailak. 20 orduko ikastaroa da, eta maiatzaren 5etik 16ra emango dute euskeraz, 09:00etatik 11:00etara. Fetxa berean, Interneta erabiltzen ikasteko oinarrizko kurtsoa ere izango da. Bertan erakutsiko dute internet munduan nola sartu, ordenagailua ezagutu, posta elektronikoa egin eta erabiltzen ikasi... 20 orduko ikastaroa da baita ere, euskeraz. 11:00etatik 13:00etara emango dute.
KZ gunearen instalazioek debaldeko zerbitzua dute, internet erabiltzen ikasteko edo nabigatzeko.
Sare sozialen erabilera geroz eta errotuagoa dago gaur egungo gizartean, eta hauek erabiltzen ikasteko ikastaroa ere, antolatu dute maiatzean: harremanetan jarri, dokumentuak bidali... 20 orduko ikastaroa izango da, eta hilaren 20tik 29ra emango dute, euskeraz; 09:00etatik 11:00etara.
Google Apps ikastaroan, izenak berak dioen moduan, googleko aplikazioak erabiltzen erakutsiko dute; antolaketa pertsonalerako edo enpresentzako tresnak zeintzuk diren alegia. 20 orduko ikastaroa izango da hau ere, maiatzaren 19tik 20ra. Arratsaldez emango dute, 16:00etatik 18:00etara, euskeraz.
Eta azkenik IT txartela ateratzeko ikastaroa ere, emango dute. Bi saio izango dira, bi ordukoak baikoitza: maiatzaren 19an 09:00-11:00, eta maiatzaren 26an, 18:00-20:00.
Astez, zabalik
Ikastarorik egin gabe, KZ Guneko ordenagailuak erabiltzeko aukera ere badago. Egoitza astelehenetik ostiralera dago zabalik, 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian. Informazio gehiagorako: www.kzgunea.net helbidea.