Aste Santua bete-betean da eta Hernaniko kristauek aukera zabala izango dute Jesusen azken egunak eta berpiztea gogoratzeko.
Gaur, Ostegun Santu, Jaunaren afaria izango dute gogoan Hernaniko lau elizetan emango diren mezetan: 18:00etan San Antonion, 19:00etan Agustinetan, 19:30etan San Jose Langilean eta 20:00etan, San Joan Bataiatzailean.
Gurutze Bidea eta pasio ospakizunak, bihar
Ostiral Santua egun haundia dute kristauek. Goizeko 08:30etan Gurutze Bidea egingo dute Santa Barbaran. Goizean zehar bi meza ere izango dira: 09:00etan Ereñotzuko San Antonion eta 11:00etan San Joan Bataiatzailean. Arratsaldean Pasio ospakizunekin izango da segida. Lau meza emango dituzte: 18:00etan San Antonion, 18:30etan San Joan Bataiatzailean; 19:00etan Agustinetan eta 19:30etan, San Jose Langilean.
Pazko Gaubeila, larunbatean
Aste Santuko ospakizunekin jarraituz, Pazko Gaubeila ospatuko dute larunbat iluntzean. 19:00etan bi meza izango dira, San Antonion eta Agustinetan. 20:00etan San Joan Bataiatzailean emango dute meza; eta bataioak ere izango dira.
Meza Nagusiak, igandean
Pazko igandean bukatuko dira Aste Santuko ospakizun bereziak. Lau Meza Nagusi emango dituzte Hernanin, guztiak eguerdira bitartean: 09:00etan Agustinetan; 10:00etan, San Antonion; 11:00etan San Jose Langilean, bataioekin batera; eta 12:00etan San Joan Bataiatzailea Parrokian.