Mundarrok 1-2 galdu zuen larunbatean Allerruren aurka. Nahiko parekatua izan zen lehia eta gol aukera gutxikoa. Lezotarrak aurreratu ziren penalti baten ostean. Astigartarrek berdintzea lortu zuten Mikel Gartziarenak botatako falta batekin, baina segituan, beste penalti batekin aurreratu ziren bisitariak. Bigarren zatian ez zen aukera askorik izan.