Herria modu dibertigarrian ezagutzeko aukera dute bihar neska mutilek. Arratsaldean tren berdea hartu eta bueltaxka bat egiteko aukera izango da debalde. 23 minutuko buelta egiteko hiru ordutegi jarri dituzte: 16:45etan eta 17:45, euskeraz; eta 17:15 gaztelaniaz. Trenerako tiketa igo aurretik hartu behar da, turismo bulegoan.