Sagardoetxeak eskaintza berezia antolatu du Aste Santurako. Euskal Herriko gazta desberdinen probaketa eskainiko dute, ohiko bisita gidatua eta sagardo, muztio eta likore probaketaz gain.
Ostegunean, Aste Santuko dastaketen aurkezpena egingo da eta ostiraletik igandera izango dira gazten probaketak. Hiru ordu egongo dira aukeran: 11:30, 12:30 eta 13:30.
Egun bakoitzean,
gazta mota bat
Ostiralean, Idiazabalgo gaztaren eguna izango da, Jose Mari Ustarrozen eskutik. Larunbatean, berriz, Iratiko gaztaren txanda izango da Dominic Aguergarayekin. Goizean zehar, Muskildiko (Zuberoa) abeslariak ibiliko dira herrian. Eta igandean, Erronkariko gazta izango da protagonista. Erreserbak egiteko: 943 55 05 75.