Finalean laugarren, eta kontsolazio estropadan hiru podium

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 16a, 02:00

Euskadiko Batel Txapelketan izan ziren Hernaniko batelak joan den asteburuan. Neska promesen ba­telak 3garren egin zuen larunbateko estropadan eta finala jokatzeko sailkatu zen. Finalean podium postuak zituzten helburu; laugarren bukatu zuten ordea. Gainontzeko batelek kontsolazio estropadak jokatu zituzten eta neska jubenil-seniorren batela bikain aritu zen, azkeneko estropada hau irabazita. Mutil infantilak bigarren egin zuten kontsolazio estropadan; eta mutil kadeteek hirugarren bukatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!