«Demokraziaren aldeko hernaniarrak bilduko dituen lokala izango da»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 16a, 02:00

`Gure esku dago´ taldearen egoitza berria datorren asteartetik aurrera egongo da zabalik, astez, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Hernaniko ‘Gure esku dago’ taldeak egoitza berria du atzotik. Kale Nagusian dute lokala, Zinkoeneara iristen, Alberdi harategiaren parean. Irekiera festa txikia egin zuten atzo, merienda eta guzti. Bertan azaldu zuten, jendearen atxikimendu eta bat egiteari esker zabaldu dutela lokala: «egun pozgarria da gaurkoa, hernaniarrak behin eta berriz ari baitira adierazten bizirik daudela. Atxikimendua, lankide­tza, eskaintza, bultzada... lo­ka­laren irekiera bat gehiago izan da».  Esker hitzak ere, izan zituzten: «jende guztiaren esku hartze bakoitza eskertu nahi genuke, eskertza zabaldu eta aireratu».
Demokraziaren aldeko her­naniarrak bilduko dituen lo­kala ere izango dela azaldu zuten: «elkar hobeto ezagu­tzeko tokia izango da, elkarrengandik hurbilago senti­tzeko, asko garela eta gehiago izango garela ohartzeko».

«Elkar hobeto ezagutzeko tokia izango da»

«Gutxienez 600 hernaniar elkartu nahi ditugu»
Hernaniri Etxarrenen egokitu zaio ekainaren 8ko kilometroa osatzea. Nahia gu­txienez 600 hernaniar elkar­tzea dela azaldu zuten atzo, eta bide horretan, lokala zabalik egongo dela atxikimenduak lortzeko, informazioa zabaltzeko... «‘Gure es­ku dago’ri buruzko informazio guztia emateko, ekarpenak jasotzeko, ekainaren 8ko kamiseta eta metroak eskuratzeko... izango duzue lokala zabalik. Datorren asteartetik aurrera irekita egongo da, 18:00-20:00 ordutegian, astegunez». Honen harira, porra baten berri ere eman zuten: «apustua antolatu du­gu: zenbat hernaniar elkartuko gara Etxarren? batzuk 640 diote, besteek 720, zenbaitek 1000... Sari ederra izango du asmatzen duenak».

Udaberri Festa, maiatzaren 4an
Udaberri Festaren aurkezpena ere egin zuten atzokoan. Maiatzaren 4an, goizeko 11:00etan antolatu dute festa, Ave Marian: «herritik herriari egindako festa izango da: musika, dantza, ume jokoak, herri kirolak, natur jokoak, txosna eta giro ona. Ekai­naren 8ko giza katea ere en­tsaiatuko dugu. Jende asko beharko dugu, baina asko gara eta egingo dugu».
Argazkia ere aterako du­te: «herri baten argazkia, etor­kizuna eskuetan duen Her­naniren argazkia. Flash­moba ere grabatu nahi dugu, Pi­rritx, Porrotx eta Mari­mo­to­txekin, Eskuetan abestiarekin. Atse­gin haundiz gonbidatzen ditugu hernaniar guztiak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!