64 aparkaleku berri, gaurtik erabiltzeko moduan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 16a, 02:00

Lizeaga eta Paradorean daude aparkaleku berriak. Bestalde, Udalak jakinarazi du Orkolaga kaleko aparkalekuak pintatuko dituela gaur eguerdira bitartean, eta ezingo dela bertan aparkatu.

Gaur arratsaldetik aurrera 64 aparkaleku berri era­bil­tzeko moduan izango dira. Lizeaga auzoko Arantzatzu pla­zan, lehen umeentzako par­kea zegoen horretan, ko­txe aparkalekua egin du  Uda­lak, 18 plazarekin. Beste apar­ka­lekua, 46 plazakoa, Pa­ra­dorean egin du. Lehen­dik ere aparkatzen zituzten kotxeak gune honetan; Uda­lak txu­kundu, margotu eta apar­ka­leku bihurtu du.

Orkolagan, pintaketa lanak
Udalak jakinarazi duenez, Or­ko­laga kaleko aparka­le­kue­tan pintaketa lanak egin­go dituzte eta baterian dau­den aparka­lekuen zentzua al­datuko dute. Hori horrela, 08:00etatik 14:00etara ibil­gai­­luek ezingo dute bertan aparkatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!