Santiotako arkume jatearen inguruan hitz egin zuten Aranon, ostiral iluntzean egin zuten bilera-afarian. Bertan erabaki zen aurten ere arkume jatea egitea, gogotsu azaldu baitziren herritarrak. Aranoko bertako arkumearekin eta herriko produktuekin egindako bazkaria izango da. Uztailaren 26an izango da bazkaria eta txartelak aurretik jarriko dituzte salgai. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da.