Sorterriarekin konektatzeko aitzakia perfektua izan zuten askok, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 15a, 02:00

Aste Santuko oporrak gertu dira, eta jai egun horiek Extremadurako herria bisitatzeko aprobetxatuko dute askok. Aurretik ordea, sorterriarekin konektatzeko, gertutik sentitzeko aukera aprobetxatu zuten. Extremadurako Jardunaldien 22garren edizioaren barruan, bideo emanaldia izan zen larunbatean. Igandean berriz, denetariko aukera izan zen: bertako produktuak erosi eta dastatu, dantza eta folklore ikuskizunez gozatu, eta batez ere, jaioterriko lagunekin elkartu eta gozatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!