‘Hernani, erdi aroa eta sagardoa’ plana debalde, Ostiral Santu egunean

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 15a, 02:00

Bi ordu eta erdi inguruko iraupena du planak eta parte hartu nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna. Ostiral arratsaldean baita ere, tren berdean bueltaxka egiteko aukera izango da.

Hernani ondo ezagutzen al duzu? Udaleko turismo sai­letik plan ederra antolatu du­te Ostiral Santu egunean: ‘Her­nani, erdi aroa eta sa­gardoa’. Ostiral goizean, bi ordu eta erdian egiteko mo­duko paketea da. Has­teko, bisita gidatua erdigunean; Kultura Ondasun gisa, Mo­numentu Multzo izendatua dago. Ondoren, tren berdea hartu, eta sagardotegietatik buelta; eta bidean, sagardoa dastatzeko aukera. Euskeraz izango da.
Paketea debalde egiteko aukera ederra da; hala ere, aurrez izena eman behar da eta horretarako azken eguna gaur da (arratsaldeko 15:00­ak arte). Gutxienez 10 pe­r­tso­nako taldea osatu behar da; eta gehienez, 20koa. Apun­­ta­tzeko hiru modu dau­de: Bi­te­riko Turismo In­for­mazio puntua; 943 33 70 28 te­le­fonora deituta (Gurutze); edo emaila idatzita gurutze-a@­hernani.net helbidera.

Tren berdean buelta egiteko tiketa hartu behar da, Biteri ondoko turismo bulegoan.

Tren berdea debalde, ostiral arratsaldean
Umeek ere beraien herria modu dibertigarrian eza­gu­tzeko aukera jarri dute. Os­tiral arratsaldean tren ber­dea hartu eta herrian ba­rre­na paseo polita egiteko au­ke­ra izango da. 23 minutu in­gu­ruko buelta da eta hiru or­dutegi jarri dituzte: 16:45­etan eta 17:45, euskeraz; eta 17:15 gaztelaniaz. Trenerako tiketa igo aurretik hartu behar da, turismo bulegoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!