Etxeko txikiek badute zerekin gozatu

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 16a, 02:00

Aste Santuan zehar, ekintza edo tailer desberdinak anto­latu dituzte kiroldegiak eta kultur etxeak etxeko txikien­tzat. Urtero bezala, kirolde­gian, Jolas-Txiki antolatu dute 2-4 urteko haurrentzat. Gaur izan­go dute azken saioa. Goizean elkartuko dira eta jolas des­berdinak egingo di­tuz­te. Psiko­motrizitatea ere landuko dute. Kultur etxean berriz, 6-12 urte­koentzat esku­lan tailerrak an­tolatu dituzte. Gauza desber­di­nak egiten ari dira: esku­mu­turrekoak eta lepokoak, cup­cake gailetak... Datorren aste­an ere izango dira tailerrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!