Ohorezko mailan mantentzea lortua badu ere, zaletuen aurrean dena eman nahi izan zuen atzo Hernanik; nahi eta ezin, ordea. Partidua hasi eta 6garren minutuan egin zuen Getxok lehenengo entsegua, eta azkenean, 12 eta 29 galdu zuen Hernanik.
15garren minutuan, eta jokoz kanpo zeudela, baloia lapurtu eta bigarren entsegua egin zuen Getxok. Atsedenaldiaren atarian entsegua egin eta hau transformatzea lortu zuen Genuak. Baina hortik aurrera, ezin izan zioten buelta eman. Hala ere, zaletuek txalo zaparrada batekin eskertu zieten egindako lana.