Hil ala biziko partidua izan zen atzokoa. Hernanik irabazi beharra zeukan Euskal Ligan jarraitzeko, edo, bestela, beste talde batek galtzea behar zuen. Berdindu egin zuten neskek azkenean, baina mailari eutsiko ziotela jakinda.
Partiduaren lehenengo zatian bikain aritu ziren hernaniarrak. 2 eta 0 jarri zuten markagailua, Mara Munduate eta Maialen Goikoetxearen golei esker. Bigarren zatian, ordea, bi gol sartu zizkieten aurkariek. Hala ere, hernaniarrek jakin zuten Zarautzek 5 eta 1 galdu zuela, eta horri esker mailari eutsiko ziotela.
Giroa ezinhobea izan zen, eta taldeak eskerrak eman dizkie zaletu guztiei. «Horrek asko lagundu digu», zioen Ion Zabaleta entrenatzaileak. y