Euskal Ligan jarraitu nahi badu, ezinbestekoa izango du Hernanik gaurko partidua irabaztea. Baina ez da erraza izango, sailkapenean bigarren dijoan taldea izango baitu aurkari; Gasteizko Neskak taldea. 17:00etan, Zubipen.
Mailari eustea, helburu
Hernaniko emakumezkoen lehenengo taldea 2011-2012 denboraldian igo zen Euskal Ligara, eta ordutik, maila mantentzea izan dute helburu. Horregatik, gaurko partidua irabaztea behar-beharrezkoa dute, maila mantentzeko. Bestela, gainontzeko taldeek egiten dutenaren zain egon behar dute.
Hernani 9garren postuan dago sailkapenean, 32 punturekin. Atzetik ditu Tolosa (31), Zarautz (30) eta Beasain (29). Lau talde hauen artean dago jaitsiera postura eroriko dena. Azken postuetan daude, bestalde, Elgoibar eta Aurrera Vitoria B; matematikoki jaitsiko dira hauek.
Egoera ez da erraza, baina hernaniarrak dena emateko prest aterako dira gaur Zubipeko zelaira. Irabazten ez badute ere, ez dira zuzenean jaitsiko, baina irabaziz gero, ziurtatu egingo dute mailari eustea. Beraz, herritar guztiei animatzera joateko deia egin diete.