Ohorea jokoan Hernanik; play offak, Getxok

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 13a, 02:00

Ohorezko mailan mantentzeko puntuak lortuak ditu Hernanik, baina ez du etsiko gaur Getxoren aurka, Landaren, 12:00etan.

Landaren jokatuko den Ligako azken partidua izango da gaurkoa, 12:00etan, Ge­txoren aurka. Oho­rezko Mailan mantentzeko nahikoa puntu lortuta, lasai jokatuko du gaur Hernanik, gozatzea helburu. Getxok, berriz, oraindik ere badu aukerarik gorengo play offetarako sailkatzeko, eta ez dizkio gauzak erraz jarriko etxeko taldeari.
Hala ere, Hernanik ez du aukerarik galduko duen oho­rea erakusteko. Liga hasieran galdu egin zuen Getxoren aurka, baina gaurkoan ere dena emateko prest aterako da zelaira. Zaletuei ere orain arteko babesa eskertu nahi die taldeak, eta beti bezala, indarrak biltzeko Landaren elkartzea espero dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!