Finalean da, nesken promesa taldea

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 13a, 02:00

Lan bikaina egiten ari da Hernaniko Arraun Elkartea. Lehengo asteburuko Gipuzkoako Batel Txapelketan lortutako emaitza onei esker, Euskadiko Txapelketa jokatzen ari dira asteburu honetan, eta bateletako batek gaur jokatuko den finalean sartzeko aukera izan du. Promesa mailako nesken batelak 3garren postuan bukatu zuen atzo, eta gaur finalean izango da, 11:00etan Legution. Parte hartutako gainontzeko taldeek ere kontsolazio estropadak jokatuko dituzte gaurkoan. Izan ere, atzo absolutu mailako neskek (jubenil-senior) 5garren egin zuten; eta kadete eta infantil mailako mutilek 6garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!