Urteko lehenengo paseoa, Ergobia aldera

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 13a, 02:00

Atzo egin zuten urteko lehenengo goiz-pasa Goiz Eguzki jubilatuen etxeko hainbat kidek. Pereza alde batera utzi, eta gorputza mugitzeko urtean zehar egiten dituzten paseoetan lehenengo izan zen, hain zuzen.
Goizeko 10:00etan puntuan elkartu ziren Goiz Eguzkiko atarian 20 bat lagun,  ondo esna eta irribarretsu. Ergobia aldera egitea erabaki zuten. Bueltatxo polita dudarik gabe, larunbat goizetako paseoei hasiera emateko.
Hara eta hona ibili ondoren indarrak berreskuratzea ere garrantzitsua izaten dela-eta, Goiz Eguzkin bertan, hasitako tokian, bukatu zuten ibilaldia.


Bertako tabernan egin zuten hamaiketako goxoa, eta handik etxera egin zuten.
Hurrengo paseorako eguna ez dute jarri oraindik, baina ziur laster prestatuko dutela. Bitarte horretan, Kaleko Jokuen Udaberriko Torneoan parte hartzeko aukera izango da hilaren 22, 23 eta 25ean, eta izen-ematea zabalik dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!