«Hezkuntzan inbertitzeko aurrekontua, %55 behera»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 13a, 02:00

«Gezurrik ez esateko» eskatzen dio PSEk EAJri: «institutuko eraikin berriaren proiektua sozialisten Eusko Jaurlaritzak bultzatu zuen».

Hernaniko PSE-EE alderdiak prentsa oharrean azaldu du «PSE-EE poztu egiten dela obrak egin egin­go direlako, Her­naniko hez­kuntza alorrak behar-beha­rrezkoak dituenak. Baina falta den bakarra da Eusko Jaur­laritzak zin egindakoa betetzea eta obrak urte honetan bertan hastea. Izan ere, Hezkuntza Kontseilariak azaldu duenaren arabera, inbertsioetarako au­rrekontua %55 jaitsiko da».
Era berean, PSE-EEk EAJri esaten dio «ez urduritzeko hau-teskundeak gertu daudela eta. Gizartea ez dago interesatuta batak besteari egiten dizkion akusazioetan. Baina datuak da­tuak dira, eta gure eginbeharra da horiek defendatzea».

«Gutxiago esan eta gehiago egin»
Sozialisten hitzetan, «EAJk ez ditu datuak eta informazioa kontras­tatu. Institutuko webgu­nean sartu besterik ez dago eraikin berriaren oinarrizko proiektua ikusteko, eta konturatzeko sozialisten gober­nuak bultzatu zuela».

«Institutuko webgunean sartu besterik ez dago eraikin berriaren oinarrizko proiektua ikusi eta sozialisten gobernuak bultzatu zuela konturatzeko».

Bestalde, sozialistek diote EAJk gobernua lortu zuenetik «sozialis­tek 427 iniziatiba aurkeztu dituz­tela Parlamentuan, eta EAJk 2 besterik ez. Beraz, nor da hitz egin besterik egiten ez duena, eta nor, egin egiten duena?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!