Euskal Herritartasunaren aldeko mozioa onartu zuen atzo Goizuetako Udalak

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 12a, 02:00

Hiru puntuko ez ohiko Plenoa izan zen atzo Goizuetan. Alde batetik, Udalbiltzak Euskal He­rri­ko Udal desberdinetan aurkeztutako mozioa onartu zen. Aberri Egunari begira aurkeztua: Euskal Herritarrak gara eta ozen­ki adierazi nahi dugu. Mozio honekin, Goizuetako Udalak erabaki du Euskal Herritarta­suna­ren aldeko herri dinamika sor­tzeko eta bul­tzatzeko deia luza­tzea; kaleetan eta eraikinetan euskal ikurrak jartzeko gonbidapena luzatzea; oroimen historikoa berreskura­tzea eta Herritarta­sun Agiri Ofizialaren beharra aldarrika­tzea; Etxarriko herri kontsulta babestea; eta Gure Esku Dago herri dinamikarekin bat egitea.
Bestetik, Zangozako Mani­fes­tua onartu zen, Esako urtegia haun­ditzearen aurka. Eta azkenik, bake epaile berria ere izendatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!