Migel Soroa torneo ospetsuko finala jokatu zuen bigarren urtez, Ioritz Arrieta pelotari hernaniarrak. Ibai Arratibel izan zuen bidelagun, eta 22-20 galdu zuten Iñaki Artola eta Jon Gorritiren kontra. Partidu ikusgarria jokatu zuten lau pelotariek, eta Ioritz Arrieta nagusi izan zen aurreko koadroetan, bukaerara arte. 12-8 hasi ziren galtzen, baina 13-13, 16-16 eta 19-19 berdinduta ere, egon ziren. Azken tantuak gogorrak izan ziren, eta Gorritiren segurtasunak aurkariei eman zien txapela.