Lastaola eta Orona artean mozketa, 3 egunetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 13a, 02:00

Bide bazterreko zuhaitzak mozten ari direla eta, trafikoan aldaketak izango dira bihar, etzi eta etzidamu, GI-3410 (Hernani-Goizueta) errepidean. Goizeko 07:00etatik arratsaldeko 19:00etara bitartean, bidea itxi egingo da Lastaolako sarrera nagusia eta Oronako zubiaren artean, eta trafikoa desbideratu egingo da Las­taolako poligonoan barrena. Eragoz­penak barkatzeko eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!