Azken agurra, txikienen pausuen erritmora

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 13a, 02:00

Atzo bukatu zen XIX. Dantzari Festa, Dantzari Txikien egunarekin. Eguerdi partean Ttarlako dantzariak atera ziren kalera, urte osoan ikasitakoa erakustera. Jende asko bildu zen haien inguruan, ikusmiran, buelta osoan zehar. Arratsaldean berriz atera ziren herriko dantzari gazteak, Gipuzkoatik etorritako beste 6 dantza taldetako dantzariekin batera. Iluntzean, erromeriak eman zion azken brotxea Dantzari Festari, eta agur esan zioten, datorren urtera arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!