Extremadura osorik, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 13a, 02:00

Extremadura bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da gaur egun osoan zehar. Denetariko postuak eta dantza emanaldiak izango dira Atsegindegin.

Extremadurako XXII. Jardu­naldiak ospatzen ari dira aste­buru honetan. Atzo bideo ema­naldia izan zen Biterin, eta gaur, berriz, egun osoko festa izango da Atsegindegin.
Goizeko 10:00etatik aurrera hainbat postu izango dira, Extremadura dastatu eta go­zatzeko: bertako jaki gastro­nomikoak, Las Hurdeseko eta Guadalupeko esku langintzako erakusketa, eta liburu eta turismo propagandaren pos­tua.
Bestalde, Donostian egoitza duen Extremadurar Zentroko  Virgen de Guadalupe dantza taldea ikusteko aukera ere izango da, bi saiotan: eguer­diko 13:00ean lehenengo, eta arratsaldeko 18:00etan, gero.
Aukera ezinhobea gaur, Extremadura ezagutzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!