Ostegunean, Plenoa izan zen eta gai nagusiena, aurrekontuei hasierako onarpena ematea izan zen. 2014rako Aranoko Udalak edukiko duen aurrekontua honakoa izanen da: 215.451 euro, hain zuzen. 2013ko aurrekontuaren antzekoa izanen da.
Azpimarratu dutenez, Maisuenea berritzeko diru partida bat aurreikusi dute (San Roke elkartearen gainean dago, garai batean eskola zena). Asmoa da areto egoki bat egitea. Batez ere, umeei begira egokitu nahi dute, ez baitute baliabide askorik.