Amets Arzallusek bertso idatziak kantatu eta errezitatu zituen, Joxan Goikoetxearen akordeoi hotsek lagunduta. Aretoa bete arte jende erakarri zuen beste behin, Hernani’n Musik ekimeneko azken emanaldiak. Muga, helmuga eta ihesari buruz aritu ziren, «ihes egiteko motibo asko ematen baititu munduak» zioen Arzallusek. Muga fisiko eta imaginarioak deskribitu zituzten; eta baita horiek gainditzeko gai izan diren pertsonen istorioak errezitatu ere. Gogoz entzun zituzten, bertaratutako guztiek.