Atzo bukatu zen Dantzari Festaren 39garren edizioa, eta urtero bezala dantzatu eta ikasteko aukera izan da. San Joan Konpartsak euskal jantziei garrantzia haundia ematen die, eta urtero antolatzen ditu honekin lotutako erakusketa eta hitzaldia. Ostegunean Ramon Garcia izan zen Biterin. Euskal Jantzien historia, nondik datozen, zein osagarri dituzten, nola jantzi... denetatik azaldu zuen, eta
berataratutakoen zalantzak ere, argitu zituen.