Puntu bat ekarri zuen Mundarrok larunbatean, Andoaindik. 2-2 berdindu zuen Euskaldunaren aurka eta Josu Zubia entrenatzailea gustora da lortutako emaitzarekin. Nahiz eta 3 puntuak lortzeko aukera bazegoela ikusita, pena pixka batekin ere geratu: «Lehenengo zatian, denboraldiko 45 minutu onenak jokatu genituen. Gehiago izan ginen eta beraiek apenas iritsi ziren gure atera. Aukerak izan arren, gol bakarra sartu genuen. Yorkisek sartu zuen. Bigarren zatiko aurreneko 10 minutuetan ordea, lo egon ginen eta markagailuari buelta eman zioten. 2-1 jarri ziren aurretik. Azken 20 minututan asko hobetu genuen berriz jokoa eta partiduko azken jokaldian, aurkariak eskuarekin errematatu, eta penaltia pitatu zuten gure alde. Urkok berdinketako gola sartu zuen». Satisfakzio haundiarekin, merezitako berdinketa lortu zutela gaineratu du entrenatzaileak.
Azken partiduetan bezala, oraingoan ere azpimarratzekoa izan zen bi jubenilen partehartzea: Ibai Lafourcadek eta Iban Lisnerrek jokatu zuten.
Allerruren aurka, etxean
Hiru partidu geratzen dira denboraldia bukatzeko. Hurrengoa, Allerruren aurka izango da, etxean. Lezotarrak bi postu gorago daude, puntu baten aldearekin. Mundarro 10garren dago. Aurkari zuzenak beraz, aurrez aurre.