«Arkumea saltzen da, baina puska txikiagotan»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 9a, 02:00

Arkume garaian bete-betean sartuta gauden honetan, Artoaene harategira jo du Kronikak, astigartarrek arkumea jateko ohiturarik ba ote duten jakiteko.

Garai batean, San Jose egu­nez arkumea jatea ohitura zen. Gaur egun, ordea, ohitu­ra hori asko galdu dela azal­du du Martin Urretak: «Jai eguna kentzearekin asko galdu da ohitura hori. Hala ere, arkumea jaten da gaur egun ere, San Jose inguruan eta arkume garaian», dio. Hori bai, jateko modua asko aldatu dela nabarmendu du: «Lehen, erdia edo laurdena saltzen zen, erreta jateko, baina orain nahiago izaten da puska txikiak erosi. Txuletilak asko saltzen dira, adibidez».
 
Inguruko baserrietakoa
Bertako arkumea erabiltzen dute Artoaene harategian. «Hemen inguruko baserrie­ta­koa. Tolosatik Astigarraga tartean hazitakoak, eta Na­fa­rroa aldekoak. Tolosaldean asko izaten da», azaldu du. Gaur egun, urte guztian dago arkumea jateko aukera, baina orain da berezko garaia eta merezi duela dio Urretak: «Orain dago arku­mea jateko onenean».

Eta normalean ze haragi jan ohi dute astigartarrek?
Normalean, astigartarrek ze haragi jan ohi duten gal­detuta, honakoa azaldu du harakinak: «Txahala asko jaten da: xerra, entrekota... baita kostila ere. Bai txaha­la­rena, bai txerriarena; bieta­tik. Txerriarena ere asko eskatzen da: txerri txuleta, burualdea (cabeza­da)... Eta oso oso ohikoa da oilaskoa. Izter edo bularkiak  (petxuga) pusketatan, bular­kia xerra­tan, hezurrik gabe­ko izte­rrak, izter beteak... Orain hasi gara gu, oilasko izter puskak hezurrik gabe txiki­tuta jarri, eta enpa­natuta saltzen. Asko saltzen da».
Eta sagardoari  lagun­tze­ko hain beharrezkoa den txu­le­ta? Sagardotegiek en­pre­sa haundiekin funtziona­tzen dutela dio eta herrita­rrek tarteka erosten badute ere, ez omen da hain ohikoa. «Baina egia esan, haragi gorria asko saltzen da Astigarragan», gaineratu du.

Egiteko errazak diren gauzak
Martinek azaldutakoaren ara­bera, ikusi daiteke ia dena he­zurrik gabe saltzen dela gaur egun, haragia bakarrik, garbi-garbi. Osa­sun­tsu jan nahiare­kin lotua dagoela pen­tsatu li­teke, baina beste arra­zoi bat eman du Marti­nek: «Osasu­na­ri erreparatzen zaio, baina gehia­go da ero­so­tasuna. Orain asko begiratzen zaio presta­tze­ko erraza izateari. Adibidez, ego­si edo gixatzeko gauzak ez dira hainbeste sal­tzen gaur egun. Prestatzeko denbora gu­txiago behar izaten duten gau­zak nahi izaten ditu jendeak».
Horrekin lotuta, prestatu­tako gauzak ere badituzte eta oso ondo funtzionatzen du­te­la dio. Astelehenean, esate­ra­ko, albondigak zituzten. Su­kal­dean aritzeko, askok aste­buruak aprobetxatzen dituz­tela gaineratu du, hori nabaritzen omen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!