Sakabanaketaren aurka maiatzaren 10ean Hernanin egingo den Elkartasun Eguna aurkeztu zuten larunbatean Hernaniko preso eta iheslarien senideek. Etxeratek Euskal Herri osoan martxan jarritako ekimena da: Pilotakadaz pilotakada, sakabanaketaren aurka frontoiak bete. Egun horretan herriko frontoietan eskuz binakako eta binakako pala txapelketak jokatuko dira 09:00etatik 13:30etara (izen-ematea zabalik dago). Gero, 12:00etan barrene herrikoia egingo da Tilosetan, eta segidan, manifestazioa, herri bazkaria, eta enkantea.