punta-puntan dabil Ioritz Arrieta pelotari hernaniarra, eta horren seinale da, gaurko finala. Sona haundia duen Migel Soroa torneko finala jokatuko du Ibai Arratibel ataundarrarekin batera; aurkari Artola eta Gorriti izango dituzte. Partidua Tolosako Beotibarren jokatuko da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Final ikusgarria espero da, afizionatu mailako bi aurrelari hobentsuenak izango baitira aurrez aurre. Iñaki Artolak profesionaletarako pausua berehala ematea espero da; Arrieta hernaniarraren maila ordea, antzekoa da. Azkenekoan, hernaniarra izan zen nagusi. Atzelarietan berriz, ezaugarri oso ezberdineko bi pelotari izango dira zein baino zen; Gorritik kolpe gehiago du ordea.
Ioritz Arrietak denboraldiko 5garren finala du gaurkoa. Hernaniko pelotariek 21 jokatu dituzte.