Finalerako pasea seguru, finalerdiko azken partidua jokatuko du gaur Olaizolak

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 12a, 02:00

Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaleta Binakako Txapelketako finalean dira aurreko igandean 22-3 irabazi ostean Xala eta Zubietari. Gaur, finalerdiko azken partidua jokatuko dute Urrutikoetxea eta Beroizen aurka. Aurkariek ere ez dute ezer jokoan, finalera pasatzeko aukerarik ez baitute dagoeneko. Iruñeako Labriten jokatuko dute 18:00etatik aurrera. Nitron botako dute.
Bestalde, finala maiatzaren 4an jokatuko da Bilbon eta sarrerak salgai jarriko dira astelehenean, goizeko 10:00etatik aurrera. Internetez izanen da aukera erosteko: www.asegarce.com edo www.aspepelota.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!