Aurreko larunbat arratsaldean, pilota gozoaren txapelketa antolatu zen, Pilotakadaz pilotakada sakabanaketaren aurka ekimenaren baitan. 9 bikotek hartu zuten parte eta txapelketaren irabazleak Jon Narbarte eta Ekaitz Narbarte izan ziren. Ondoren, barrikotea izan zen Gaztetxean, preson alde. 100 lagun joan ziren afaltzera eta Olaizola eta Larre-gaineko sagardoa edan zuten, giro ederrean.