Umore Ona elkarteak txakolindegira irteera antolatu du gaur. 25 bat lagunek eman dute izena. Getariako Ameztoi txakolindegia ezagutuko dute. Eta noski, bertako txakolina. Bestalde, aurten ere, Olaizola eta Etxeberri sagardotegietara joanen dira (apirilak 25). Apuntatzeko zerrendak paratu dituzte elkartean, tabernetan eta Amaia kafetegian. 22a da apuntatzeko azken eguna.