Nazional mailako bigarren proba, Iker Lujanbiok

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 12a

Autocross Ciutat de Lleidan jokatuko da, eta podiumera igotzea du helburu.

Autokroseko Txapelketa Na­zionalean duen guztia ema­teko gogoz bidaiatu du Lleidara Iker Lujanbiok. Au­tocross Ciutat de Lleidan jo­katuko da txapelketako bi­ga­rren proba, eta aurrekoan lortutako bederatzi­garren pos­tua hobetzea du helburu. Nahia ordea, podiumera igotzea da. Kotxea punttuan jartzea lortu du piloto her­naniarrak, joan den astean egindako testen arabera: «ho­bekuntza hauei esker, karrerako erritmoa man­tentzea lortu nahi dugu».
Silver Car taldeko piloto ofi­ziala da Lujanbio, eta Espainiako Top Ten sailka­pe­nean dago, 10 onenen artean beraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!