Nazional mailara igoera jokoan gaur, Kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 12a, 02:00

Bi partidu jokatuko dira: CB Muskiz-Construcciones eta Urdaibai-Usurbil KE

goi mailako eskubaloiaz go­zatzeko aukera izango da as­teburuan Hernanin. Ingu­ru­ko lau talde Emaku­mez­koen Nazional mailara igo­tzeko lehian ari dira: C.B. Mus­kiz, Urdaibai E.T., IES Cons­tru­cciones y Usurbil K.E Igoera faseko sei partidu jo­katuko dituzte hiru egu­ne­tan; atzo hasi eta bihar bi­tart­ean.

Bi partidu, gaur
Hernaniko kiroldegian bi part­idu jokatuko dira gaur: 17:15etan, CB Muskiz-IES Cons­­­­­trucciones; eta 19:00­etan, Urdaibai-Usurbil KE. Igoera faseak bihar izango du segida, Usurbilgo Oiardo ki­roldegian: 10:4­5etan IES Cons­tru­cciones-Urdaibai; eta 12:30­­etan, Usurbil KE-CB Muskiz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!