Lezoko Allerru taldea izango du gaur aurrez aurre Mundarrok. Etxean jokatuko dute astigartarrek, 16:00etatik aurrera Zarkumendegi zelaian. Oso maila ona erakutsi zuten moreek aurreko astean eta joko horri eusten ahaleginduko dira. Lezotarrak aurkari zuzenak dira, puntu baten aldeagatik bi postu gorago daude. Mundarro 10garren dago.