Gipuzkoako batel liga bukatuta, txapelketetan murgilduta dira Hernaniko arraunlariak. Joan den astebukaeran Pasaian izan zuten estropada, eta jokoan, Gipuzkoako Batel Txapelketa.
Bertan parte hartu izanagatik Euskadiko Batel Txapelketarako pasea lortu zuten. Legution jokatuko da gaur eta bihar. Sailkapen estropadak izango dira gaur, 16:00etan hasita. Maila eman eta sailkatzea lortzen duten ontziek bihar jokatuko dituzte finalak; Legution baita ere, goizeko 11:00etan.